Edozein ertzain-etxetan edo Ertzaintzak dituen Jendearentzako Arreta Postuetan.
Horiek non dauden kontsulta dezakezu "Ertzainetxeak" helbidean edota larrialdietarako 112 telefono-zenbakira deituta.
Kasu jakin batzuetan, zure salaketa internet bidez ere aurkez dezakezu, www.ertzaintza.net/salaketak/ helbidera joz.
Hauekin lotutako gertakariak sala daitezke: ondarearen kontrako kalteak (400 eurotik beherako balioagatik), agiriak eta efektuak galdu, lapurtu edo berreskuratzea, ibilgailuaren barruan eginiko lapurretak eta ibilgailuak lapurtu edo berreskuratzea, betiere pertsonen kontrako indarkeriarik egon ez bada, eta delitua egin dutenak identifikatuta ez badaude.
Salaketa berretsi egin beharko da geroago, 72 ordu igaro baino lehen, Ertzaintzaren zentro batean.
Lapurreta edo ebasketa jasan badugu gure etxean, ibilgailu batean, bulegoan edo edozein higiezinetan, ez dugu ezer ukitu behar Ertzaintza heldu arte, egon daitezkeen ebidentziak eta frogak ez ezabatu edo aldatzeko.
Eraso fisikoa jasan badugu, osasun-zentroak idatzitako lesioen partea gorde beharko dugu, salaketan sartzeko.
Sexu-erasoa bada, ezinbestekoa da ez garbitzea ez gorputza ez arropa, auzitegiko espezialistek aztertu arte.
Ertzaintzaren ertzain-etxe guztiek langile espezializatuak dituzte etxeko indarkeria jasaten dutenei laguntza emateko.
Ez izan zalantzarik eta joan hurbilen duzun ertzain-etxera zure kasua azaldu edo salatzeko.
Ertzaintzak esku hartzeko eta babesteko neurriak ditu ezarrita biktimentzat, kasu bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.
Ertzaintzaren ertzain-etxerik hurbilenera joan eta kasua azaldu behar duzu
Gainera, atal honetan jasotzen diren gomendioak jarraitzea komenigarria da "Web-eko zerbitzuak > Delinkuentzia informatikoaren aurkako prebentzioa > Salaketa"
Zure asmoa ez bada delitu bat salatzea baizik eta informazioa ematea, delinkuentzia informatikoan espezializatuta dagoen Ertzaintzako taldearekin harremanetan jar zaitezke, helbide honen bidez: delitosinformaticos@ertzaintza.net
Ekinbide Herrizaingo Sailaren organoa da eta organo horren ardura da herritarrek helarazitako ekimenak jaso, aztertu eta bultzatzea, Ertzaintzak ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko.
Ekimena proposatu nahi duen edozein pertsonak hainbat bide erabiliz egin dezake. Guztiak atal honetan bilduak daude "Ekinbide > Ekimen bat izapidetzeko egin beharrekoa"
Bai, garrantzitsua da.
Ertzaintza zerbitzu publikoa da eta, zerbitzu publikoa den aldetik, kalitate-mailak hobetu behar ditu herritarrei ematen dizkien zerbitzuetan.
UNE-EN ISO kalitate-ziurtagiriak eta -egiaztagiriak kanpo-erakundeek egiten dituzte, hau da, Ertzaintzakoak ez diren erakundeek eta, beraz, beharrezko inpartzialtasuna daukate.
Laguntza handia dira etengabeko hobekuntzaren helburua lortzeko.
Ertzaintza aitzindaria izan da polizia-erakundeen artean bere lan-sistemak ikuskaritzen pean jartzen, bai barnekoak, bai kanpokoak eta independenteak, eta ziurtagiria lortu du hainbat prozesu kritikotan.
Euskal Herriko Polizia Ikastegiak oposizioak edo oposizio-lehiaketak deitzen ditu aldizka, eta eskatutako betekizunak betetzen dituzten herritar guztiak aurkez daitezke deialdi horietara.
Sartzeko baldintza eta prozesuei buruzko zehaztasunak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren atarian kontsulta daitezke.
Manifestazioek eta kontzentrazioek ez dute behar aurretiazko baimenik.
Hala ere, beharrezkoa eta nahitaezkoa da horren jakinarazpena egitea aurrerapen nahikoaz.
Baldintzak bilera-jakinarazpenaren galdetegian aurki daitezke. Horiek atal honetan daude "Izapideak > Manifestazio edo bilera jakinarazpena".
Lege-informazioa