1999. urtean Kalitate Kudeaketa Sistemaren barruan lehenengo prozesuaren garapena hasi zen, UNE-EN ISO Arauan oinarrituta; Sailak xede horrekin atxilotze-prozesua hautatu zuen, hau da, atxiloketaren eta pertsona atxilotuaren inguruan izandako jarduera-multzoa. Horretarako, abiapuntu bezala Segurtasun Sailburuordearen 29. Instrukzioa hartu zen eta arauaren baldintzak aplikatu zitzaizkion, organismo eta erakunde desberdinen (hala nola Arartekoa, Emakunde, Osakidetza, etab.) konpromisoez eta gomendioez gain.
1999-2000: arauan xedatutako baldintzak betetzeko, ISO araudiaren alderdiak aztertu eta landu ziren, Kalitate Politika, kalitatearen eskuliburua, prozedura eta instrukzio operatiboak, etab. definitu ziren. Era berean, informatikan eta bestelako mailatan hautemandako beharrei aurre egiteko lan egin zen.
2001: Sistema Bilboko ertzain-etxean zabaldu eta ezartzea, unitate pilotu bezala aukeratu baitzen. Urtean zehar behatu egin zen eta arazoei irtenbidea eman zitzaien. Lehenengo barruko auditoriak egin ziren eta Sistema kontrolatu eta berraztertzeko plana abian jarri zen.
2002. urteko lehenengo seihilekoa: zehaztutako epeak igarota eta Sistemaren ezarpen egokia behatuta, AENOR ziurtapen-enpresari Ziurtagiria eskatu zitzaion.
2002. urteko abendua: AENOR enpresak Bilboko ertzain-etxean atxiloketa-prozesuetarako Kalitate Sistema ZIURTATU zuen, ISO 9001: 1994 arauari jarraiki.
2003: Gasteizko eta Donostiako ertzain-etxeetan atxilotutako pertsonentzat sistema ezarri zen urtea.
2003: eredua ISO 9001:2000 arau berrira moldatu zen eta ziurtagiria berritu zen.
2004: atxiloketa-prozesurako Kalitate Sistema ertzain-etxe eta Trafiko Unitate guztietan zabaldu eta ezarri zen. Guztira 30 unitatek onartu zuen Sistema.
2005: ISO araupean prozesu berriak garatzen hasi ziren: etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren gaineko jarduerak eta lehergailuen unitatearen jarduerak. Polizia Zientifikoak 9001:2000 arau orokorraren arabera zenbait prozesu garatzeaz gain, 17025:2005 arauari jarraiki, ENAC organismoak Ziurtatzeko ahaleginak egin zituen prozesu desberdinetan: DNA auzitegiko genetikan, daktiloskopia pertsonen identifikazioan. Aipatu araua berezia da laborategiko lanetarako.
2006-2007: prozesu horiek garatu zirenean, hedatu eta ezarri egin ziren. Zegozkion barruko auditoriak egin ziren eta AENORi eskatu zitzaion 9001:2000 arauan ezarritako prozesu berriak ziurtatzea eta ENACri 17025 arauari zegozkionak ziurtatzea.
2008: Apirilean AENORek etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren jarduerei buruzko prozesuak ziurtatu zituen, baita LIUren jarduerak eta PZUren ezaupide fisonomikoa ere. Irailean PZUren laborategiak ziurtatu ziren jada aipatutako prozesuetan.
2008: ISO araupean brigada mugikorrean, zakurren brigadan eta abarrean prozesu berriekin Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzen jarraitzeko lanari ekin zitzaion eta ziurtapena PZUren beste prozesuetara zabaldu zen. Era berean, "5S" lan-izapideak sartu ziren, baita "ordena eta garbitasunaren" prozedurak ere unitate askotan. Halaber, "zerbitzu-gutun" desberdinak egiten ari dira hiritarrekiko arreta hobetzeko: Ertzaintzarekin harremana, salaketak biltzea, bide-segurtasuna, etab