Ertzaintza Euskadi.net logotipoa

Sarrera

1997tik poliziaren jarduera kudeatzeko programa garatzen ari da eta 1999az gero Ertzaintzaren barruan Kalitatea Kudeatzeko Sistema du erantsia.

Poliziaren jarduera kudeatzeko programa hurrengo moduan definitzen da: "Helburuaren araberako plangintza-sistema", zuzendaritza prozesuen eta jardueren integratzailea eta emaitzak lortzera bideratuta.

Programaren barruan honakoak sartzen dira: Zuzendaritzaren Estrategia, erakundearen unitateen jarduera karakteristikoen eta eraginkortasunaren arloak zehaztea, neurketa-eremuak eta adierazleak definitzea eta, azkenik, lortu nahi diren helburuak. Hori guztia hurrengoekin osatzen da: hobekuntza operatiboaren planak, kontrol- eta berraztertze-metodoak eta informazio-sistema jarduera neurtzeko.

Edukiaren ikuspegitik, programak Erakundearen lerro hierarkikoa jarraitzen du; mailen artean alderatzea dago eta, modu horretan, eraginkortasunaren, neurketaren eta helburuen arloak definitu egiten dira, bai eragindakoaren mailan, bai goi-mailan. Bi pertzepzioak alderatuz, akordioa lortzen da eta ondorioak onartzen dira.

Hala, programak oinarrizko galderak erantzuten ditu: gure jarduerei buruz "Zenbat? Non? Eta noiz?"

Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzearen bidez prozesuen hobekuntzak "helburuen plangintza" osatzen du eta funtsezko bi galderari errazago erantzun diezaieke: gure jarduerei buruz "Nola? Eta zergatik?"; horretarako, erakundearen barrualdeari eta kanpoaldeari (gizartea eta hiritarrak, beste erakundeak) erreparatzen zaio.

Jada 1999ko martxoan Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuak, Parlamentuaren aurrean egindako legealdiaren hasierako agerraldian helburutzat jotzen zuen UNE-EN-ISO arauetan oinarritutako Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzea.

ISO kalitatea ziurtatzeko sistema aplikatzearen erabakia ez da arbitrarioa; Sistemak lan-prozesu eta -prozeduretarako eredua eta egitura zehazten du eta ezin hobetzat jotzen dira; gainera, Ertzaintza Euskadin herri-zerbitzu gehienek erabilitako kalitate-sistemetara eta kudeaketa ereduetara hurbiltzen dute. Hori guztia egiten da, bereziki, hiritarren eta, oro har, gizartearen eskaerei erantzun hobea emateko; ziur gaude, ildo honetatik lortuko dugula.

Lege-informazioa

  • © 2008 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco