Ertzaintza Euskadi.eus logotipoa

Ohiko galderak

  • Non jarri dezaket salaketa delitu baten edo falta baten biktima izan banaiz?

    Edozein ertzain-etxetan edo Ertzaintzak dituen Jendearentzako Arreta Postuetan.

     

    Horiek non dauden kontsulta dezakezu "Ertzainetxeak" helbidean edota larrialdietarako 112 telefono-zenbakira deituta.

     

    Kasu jakin batzuetan, zure salaketa internet bidez ere aurkez dezakezu, www.ertzaintza.net/salaketak/ helbidera joz.

    Eraman gora
    Zein delitu edo falta sala daiteke interneten bidez?

    Hauekin lotutako gertakariak sala daitezke: ondarearen kontrako kalteak (400 eurotik beherako balioagatik), agiriak eta efektuak galdu, lapurtu edo berreskuratzea, ibilgailuaren barruan eginiko lapurretak eta ibilgailuak lapurtu edo berreskuratzea, betiere pertsonen kontrako indarkeriarik egon ez bada, eta delitua egin dutenak identifikatuta ez badaude.

     

    Salaketa berretsi egin beharko da geroago, 72 ordu igaro baino lehen, Ertzaintzaren zentro batean.

    Eraman gora
    Zer izan behar dut kontuan delitu bat salatzerakoan?

    Lapurreta edo ebasketa jasan badugu gure etxean, ibilgailu batean, bulegoan edo edozein higiezinetan, ez dugu ezer ukitu behar Ertzaintza heldu arte, egon daitezkeen ebidentziak eta frogak ez ezabatu edo aldatzeko.


    Eraso fisikoa jasan badugu, osasun-zentroak idatzitako lesioen partea gorde beharko dugu, salaketan sartzeko.


    Sexu-erasoa bada, ezinbestekoa da ez garbitzea ez gorputza ez arropa, auzitegiko espezialistek aztertu arte.

    Eraman gora
 

Lege-informazioa

  • © 2011 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco