Ertzaintza Euskadi.eus logotipoa

Gomendioak

  • UMEAK

 Jakin badakizunez txatean aritzea ordenagailuaren bitartez (orokorrean) beste pertsona batzuekin komunikatzea da. Kasurik gehienetan ez duzunez ordenagailuaren beste parteko pertsona ikusten, ezin duzu erabat ziur jakin nor dagoen linearen beste aldean. Hau da, izan daitekeela zuk 12 urteko ume batekin txatean ari zarela pentsatzea baina benetan 45 urteko gizon bat izatea.

 

Identifikaziorik falta hori dela-eta, kontuan hartu behar dituzu zenbait gomendio praktiko ezein delituren biktima izan ez zaitezen.

    • Ez ezazu zure benetako izena esan.
    • Ez eman zure telefono zenbakirik.
    • Ez esan zein den zure helbidea.
    • Ez eman zure gurasoen edo neba-arreben daturik.
    • Ez egin sekula hitzordurik Internet bidez zeuk bakarrik, Hitzorduren bat egin baduzu gurasoekin joan zaitez.
    • Zure adinerako egokia ez den edukiren bat edo beste aurkitzen baduzu jakinarazi gurasoei.
    • Ez instalatu programa piratarik, zure ordenagailua kalte dezaketen birusak izan ditzake eta.
    • Ez instalatu argazkiak edo bideoak DOAN ikusteko aukera izango duzula esaten dizun programarik, gehienetan programa horien atzean 906 zenbaki baterako telefono konexioa egoten baita, eta horiek oso dei garestiak dira. 
  • GURASOAK
    • Komenigarria da, adinaren arabera, haurren nabigazioak gurasoek gidatzea edo gainbegiratzea.
    • Interneten eta erabiltzailearen artean eduki iragazki gisa jarduten duten programak instalatzeko aukera dago. Horrela, hala zehaztutako edukiak ikustea eragotziko da, baina horietako batek ere ezin du adingabeentzako heziketa egoki bat ordezkatu.
    • Eskatu zuen telefono konpainiari 903 eta 906 lineetarako sarbidea murrizteko edo, bestela, konexio horiek eragotziko dituen programaren bat instalatzeko, "906 dialer" deritzenen ibilera eragozteko.
  • EROSKETAK
    • Oinarrizko printzipio bat dago: INORK ERE EZ DITU EUROAK 90 ZENTIMOTAN EMATEN (inork ere ez ditu ogerlekoak lau pezetatan ematen esaera gaurkotuta).
    • Objekturen bat merkeegia bada, haren benetakotasunaren gainean zalantzak izatea komeni da. Internet bidez erostea merkeagoa izan daiteke, banaketa, biltegiratze eta bitartekari gastuak murrizten direlako. Baina prezio barregarrien aurrean mesfidatu egin behar da.
    • Egiaztatu saltzailearen nortasuna erosi aurretik.
  • SEGURTASUN INFORMATIKOA
Consejos
    • Suebaki programa instalatzea. Suebakia ordenagailuaren eta sare baten, kasu honetan internet, artean oztopo gisa jarduten duen gailu fisikoa edo programa da. Merkatuan hainbat produktu daude, baina segurtasun maila onargarria duten eta norberaren erabilerarako diren doako produktuak ere badaude.
    • Antibirusa instalatzea. Interneteko birusak ordenagailuarentzako mehatxu larrienetako bat dira, izan ere, kalte handiak eragin dituzte. Antibirusa etengabe eguneratzea oso garrantzitsua da, hilean bostehun birus berri baino gehiago agertzen direlako. Horrek esan nahi du, programa instalatu baino egiten ez badugu eta ez badugu eguneratzen birus berrientzako zaurgarriak izango garela.
    • Sistema eragilea etengabe eguneratzea. Sistema eragileetan askotan aurkitzen dira segurtasun zuloak eta ekoizleek eguneratzeak eskaintzen dituzte arazo horiek konpontzeko.
    • Aldian-aldian ordenagailuko edukiak kopiatu behar dira, ahal dela ezaba ezin daitekeen sistema batera kopiatu behar dira, esate baterako, CDR sistemara.
    • Ez aurreikusi posta elektronikoko mezuak; horrela, birus jakin batzuen jarduna eragotziko baita, izan ere, mezuak aurreikustearekin bakarrik jarduten dute.
    • Ez irakurri ezezagunen mezu elektronikorik, batez ere tokikoa bertakoa ez den hizkuntzaren batean badator. Ingelesez idatz diezazukeen lagunen edo ezagunen bat duzu?…
    • Ez instalatu iturri ezezagunetako edo ez oso fidagarrietako programak, inork ez baitu ziurtatzen programok eraldatuta ez daudenik eta nahi ez den ekintzarik egingo ez dutenik. Erabili jatorrizko softwarea. Merkatuko programa guztientzako alternatiba merkeak daude, baita doakoak ere.

Lege-informazioa

  • © 2011 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco